entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-26

Arima Soulek Donostian aurkeztuko du lehen diskoa

Urriaren 14an eta Lugaritz Kultur Etxean izango da kontzertua, 19:30etatik aurrera. Sarrerak salgai daude jada.

Arima Soul, 'Arima du'

Mikel Makala (baxua), Lidia Insausti (ahotsa), Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) laukotea dira Arima Soul. Rhythm & Blues, Soul, Funk eta 60ko nahiz 70eko hamarkadetako Jazz-Grove doinuetan dantzan aritzen dira, beti ere estilo horiek gaur egunera ekartzeko ahalegin nabarmena eginez. 

Udaberrian Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren lehendabiziko lan luzea grabatzera, Victor Sanchez teknikariaren gidaritzapean. Emaitzaren aurkezpena urriaren 14an egingo dute Donostiako Lugaritz Kultur Etxean, 19:30etatik aurrera. Sarrerak Donostia Kultura webgunean eskura daitezke.

Aurrerapen modura, ‘Arima du’ singlea eta dagokion bideoklipa sareratu du laukoak. Zarautzen grabatu zuten, Bideolan arduratu zen errealizazioaz, eta Ana Minguez dantzariak hartu zuen parte. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.