entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-23

Sei zuzeneko eskainiko ditu Kutixik jaialdiak

Azaroaren 5ean antolatuko du Balio Dute kolektiboak, Intxaurrondoko Kultur Etxean (Donositan). Besteak beste, Gilda, Mihise, Lumi eta Joseba B. Lenoir ariko dira.

Lumi Lumi

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

“Tokiko artistak, proposamen berriak, estilo anitzak eta arriskua”  balioan jarri nahi dituen kolektiboa da Balio Dute. Kutixik jaialdia prestatu dute datorren azaroaren 5erako. Donostiako Intxaurrondo auzoko Kultur Etxean izango da eta, orotara, sei artista eta talderen zuzenekoak eskainiko ditu.

Gilda hirukoak, adibidez, aurten argitaratutako diskoa (‘Egin Albora’) aurkeztuko du. Neu Troia, Julen Azkona iruindarraren proiektua, ere ageri da kartelean, ‘Arketipoak’ EP-a aurkeztuko du. Donostiako kolektiboaren hirugarren ordezkaria Mihise izango da. Usurbilgo hirukoteak 2020an atera zuen bere lehen lana, Kronik@, baina dagoeneko disko berria prestatzen ari da.

Gipuzkoako hiriburutik kanpokoek ere hatuko dute parte. Lapurdiko Lumi bikote elektronikoak 'Bezperaren dirdira' lan berria ekarriko du. Joseba B. Leinor nafarraren gitarrarekin gozatzerik ere izango da, eta Muare bikoak borobilduko du saioa.

Sarrerak jada eskuragarri daude.  

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.