entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-23

‘Berpiztu’ Kepa Junkeraren gainditze istorioa jasotzen duen dokumentala estreinatu dute

Trikitilariak idatzitako obran oinarrituta zuzendu du ikus-entzunezkoa Fermin Aiok, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu dute.

Kepa Junkerak euskal trikitia eta herri musika maila gorenera igo zituen, 30 disko baino gehiago argitaratuz eta 100 kolaborazio baino gehiago eginez, 40 urteko ibilbidean zehar. 2018an iktus batek aldendu zuen eszenatokietatik, eta geroztik errehabilitazio etengabean segitzen du. 

Hain justu, ia dena berriro ikasteko prozesu horren gorabeherak jaso ditu Junkerak berak 'Berpiztu' liburuan.  Hori, eta lau hamarkadatan utzitako ondarearen memoria. Gainera, sorkuntza ariketa kolektibo gisa ulertzen duenez, liburu horren osaketan parte hartzera gonbidatu ditu bere karrera profesionalean bidelagun izan dituen artista guztiak: poetak, idazleak, argazkilariak, margolariak, ilustratzaileak eta abar.

Liburu hori ardatz harturik, eta musikariarekin Oliene baserrian izandako topaketetan ere oinarriturik, Fermin Aio zuzendariak izen bereko film dokumentala ondu du.  Barton Films-ek ekoitzia, Donostiako Zinemaldiaren testuinguruan estreinatu dute. GAinera, Kepa Junkerari Adarra Saria aitortu diote, eta bere senideek jaso dute.

Euskal Herrian, Katalunian, Galizian, Madrilen eta Portugalen errodatu dute dokumentala, eta udazkenean helduko da aretoetara.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.