entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-29

Guda Dantza taldeak Zazpi Bala aurrerapen kanta sareratu du

Leioa eta Algortako seikoteak Esan Gabekoak izeneko disko berria dakar urriaren 13rako eta, mokadu gisa, Liher taldeko Lide Hernandoren kolaborazioarekin ondutako pieza zabaldu dute sare sozialetan.


Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Zazpi Bala - Guda Dantza
Guda Dantza - Nekaturik

Zazpi Bala izeneko singlea eta bideoklipa sareratu du Guda Dantza taldeak. Uribe-Kostako seikotearen lan berriak urriaren 13an ikusiko du argia, baina aurrerapen-kanta hori zabaldu dute YtbFc, In eta Tw sare sozialetan, diskoaren lagin modura. Emakume ahots bat entzun daiteke funk, ska eta soul doinu artean: Liher rock taldeko Lide Hernando da, Zazpi Bala singlera ekarri duten kolaborazioa. 

Lehenago ere, udaberrian, beste bi pieza zabaldu zituzten: Pizten Doa, eta Nekaturik. Azken horrekin batera, gainera, bideoklip koloretsua plazaratu zuten. 

Leioa eta Algortako seikoteak hamar urte bete ditu aurten musikagintzan. Orain arte Lainoak eta Oskarbiak (2014), Labarren ERtzean (2016) eta Argibideak (2018) lanak kaleratu dituzte. Urria erdialdera Baga-Biga Musika Ideiak-en eskutik helduko dena izango da, beraz, laugarrena. Ska, funk, soul…doinuetan dantzan dabil seikotea. 

 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.