entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2022-09-23

Bazka taldeak kontzertu-sorta iragarri du

Uztailean kaleratu zuten lehen diskoa aurkezteko bira izango da eta, momentuz, zortzi zuzeneko baieztatu dituzte, guztiak Euskal Herrian.

Bazka Bazka

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Bazka: Basati-yak

Estricalla banda ziren horiek (Hodei Esteban, Fer Apoa, Txomin Urriza eta Erik Berganza) Bazka taldea dira orain, Galder Izagirre bateria (Dut, Kuraia, Berri Txarrak) bidelagun hartuta.

Iragan uztailean, Basoaren Ilunean Dantza izeneko aurreneko diskoa aurkeztu zuten; bederatzi abestiz osatua eta Bonberenean Karlos Osinaga ‘Txap’-en gidaritzapean grabatua.

Orain lehen lan luze hori zuzenean aurkezteko kontzertu-sorta iragarri dute, eta sarrera batzuk jada salgai daude gainera. Urritik abendura bitarte, zortzi geldialdi egingo dituzte Euskal Herrian:

Urriak 7: Gasteiz, Heldorado.
Urriak 8: Gernika, Iparragirre.
Urriak 14: Tolosa, Bonberenea.
Urriak 15: Donibane Ziburu, Gaztetxea.
Abenduak 1: Bilbo, Kutxa Beltza.
Abenduak 15: Arrasate, Gaztetxea.
Abenduak 16: Leitza, Atekabeltz Gaztetxea.
Abenduak 17: Hondarribia, Psilocybe. 

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.