entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2012-07-22

Glaukoma reggae-rap taldearen lehen ziztada

'Vol.1' izenburupean, zazpi kantu bildu ditu boskote gipuzkoarrak

Glaukoma taldea. Glaukoma taldea.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Glaukoma - Haizea
Tolosa Town-en garatzen, hazten eta eraikitzen ari den Glaukoma taldea LP aski interesgarri batekin estreinatu da

Azal beltzaren erdian, Glaukomaren logotipoa trazu zuriz ageri da eta alde batean, diskoak jasotzen dituen zazpi abestien izenburuak. Lehen bolumena dela ere abixatzen dute. Kontrazalean berriz, bost tipo ageri dira, fisionomia zurikoak, baina azal beltzekoak.
Biniloa ateratzen dugu barrutik. binilo lodi eta zuria. Dotorea. Tokadiskosean jarri eta Itzali ezin entzuten da. Orain ulertzen dugu artelanaren eta diseinuaren kontu guzti hori. "Azal zuridun beltzak" direla diote, "erregina da reggaea eta erregea da rapa", gaineratzen dute. Bada, bai, rapa eta reggaea nahasten dute, baina banda baten soinuaz jantzita: baxua, bateria, bi gitarra eta ahotsa. Formazio klasiko samarra hortaz.

Zazpi kantu bildu dituzte lehen disko honetara, non askatasunaren aldarria egiten duten, Babilonia zitalari aurre eginez. Bonberenea Ekintzak zigilupean argitaratu dute, eta etxean bertan izan da grabatua, nahastua eta masterizatua Karlos Osinagaren gidaritzapean, 2012ko martxoan. CD/LP formatuan argitaratu da. Roots, dancehall eta rapa eta rock ukituak ere, inglesez, euskaraz eta gaztelaniaz. Do the reggae.
bidali zure berria Bidali zure berria
HURREGO KONTZERTUAK

2012/07/27 Donostiako Amara auzoko jaiak 22:00
2012/07/28 El Bierzo (Leon) Reggaeboa 20:00
2012/08/11 Albistur (Gipuzkoa) 23:00
2012/08/14 Leitza (Nafarroa) 23:00
2012/08/24 Ibarra (Gipuzkoa) 23:00
2012/09/15 Bonberenea sutan jaialdia 19:00

Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.