Eguzki Festibalaren kartela.
Juantxo Skalari & La Rude Band, Ze Esatek! eta Glaukoma taldeek indarrak batu dituzte eta zuzenean joko dute maiatzaren 23an eta 24an hurrenez hurren
Doinu jamaikarrak oinarri dituen jaialdia antolatu dute asteburu honetarako:
Eguzki Festibala. Hiru talde dira kartela osatzen dutenak, jatorri beretik abiatuz hiru emaitza guztiz desberdinak lortzen dituztenak.
Bi data iragarri dituzte. Lehenengoa
Bilboko Santana 27 aretoan izango da, maiatzaren
23an, 20:00etatik aurrera. Bigarrena
Tafallako Kube aretoan, maiatzaren
24an, 20:00etatik aurrera.
TALDEAK- Juantxo Skalari & La Rude Band
Skalariak sortu zenetik 20 urte beteko dira 2014ko urrian. Juantxok eta bere anaia Peiok sortu zuten Iru