entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
Sagardantza 2016-03-14

Badator Mojo Workin' jaialdiaren VII. edizioa

Martxoaren 18 eta 19an egingo da Donostian

Mojo Workin' jaialdiaren VII. edizioa martxoaren 18 eta 19an egingo da. Mojo Workin' jaialdiaren VII. edizioa martxoaren 18 eta 19an egingo da.
The Flirtations taldearen gonbidapena Mojora etor zaitezen.
Darrow Fletcher, The Flirtations, William Prince eta Mitch Ryder-ek zuzenean joko dute


Badator, hemen da, Mojo Workin' jaialdiaren VII. edizioa. Musika beltzaren maitaleek halako ezinegon batekin itxaroten duten hitzordu magikoa. 60etako soul legendak zuzenean ikusteko parada eskaitzen duen jaialdi berezi eta bakarra, maitasun handiz egina, irabazi ekonomikoa ez baita azken xedea, ezta urrundik ere. Zaleek zaleentzat antolatutako hitzordua baita, eta esfortzu handiarekin.

Aurten martxoren 18 eta 19an egingo da eta lau legenda ekarriko dizkigu jaialdiak Donostiara. Darrow Fletcher, Chicagoko sotoetako soul jefea; The Flirtations, soul neska talde ikaragarria (jatorrizko line up-arekin dator); William Prince, Detroiteko The Precisions ahots-talde mitikoko buru izan zena; eta Mitch Ryder, Detroit hiriko r&b misil jaurtitzaile "begi urdina" eta Detroit Wheels taldearen burua.

Gazteszena aretoko kontzertuen ostean, gauak ez du etenik izango. Dj saio bikainak egongo dira. Azken urteetan bezala, bi giro egonen dira. Pista nagusian, soul eta r&b doinuak entzungo dira nagusiki eta areto txikian, musika jamaikarra: rocksteady, ska, skinhead reggae...

Halaber, larunbat eguerdian bermut saioa egongo da Tabakaleran nazioarteko disko jartzaileekin (kontzertu sorpresa bat ere iragarri dute), eta betiko moduan, arratsaldez eta kasik kontzertuak hasi arte musika
gehiago egonen da gozagai Eiger edaritegian.

Bertako zein nazioarteko disko jartzaileak egongo dira asteburu osoan zehar euren biniloei sua ateratzen: Bea GB, Dani & Bazza Straighten Up, Fonsoul, Alberto Valle, Warren Boogaloo, Moonwolf, The Boston Man eta Dr. Punko.




KONTZERTUAK
    • Ostirala
      Darrow Fletcher




      The Flirtations



    • Larunbata
      William Prince
      (The Precisions)



      Mitch Ryder




      SARRERAK
      (Iaz agortu ziren)
      - Bonoak: Eiger, Dabadaba, Art Cafe (Donostia) +
      www.guregauza.com
      - Eguneko sarrerak: Kutxa sarrerak, Takillak

    bidali zure berria Bidali zure berria
    MOJO WORKIN 2016 EGITARAUA OSOA

    OSTEGUNA 17
     Lekua: DABADABA (Mundaiz bidea, 8)
    Ordua: 20:00
    GUMBO GAUAK:
    Paul San Martin & Guitar Lightnin' Lee & His Thunder Band-en kontzertuak
    Disko jartzaileak: Artwood69, Dr. Punko, Gallo Negro.
    Prezioa: Doan, Donostia 2016ren laguntzaz

    OSTIRALA 18
    Lekua: EIGER EDARITEGIA (General Jauregi kalea, 6)
    Ordua: 17:00
    ALLDAYER + Bonuen entrega
    Disko jartzaileak: Tamu, Sagarra Manzana, Kevin Reggen,
    Prezioa: Doan

    Lekua: Gazteszena-Jare

    Erlazionaturiko edukiak
    Bidali zure iruzkina


    kaptxa

    bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

    bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.