entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2014-03-21

She'll Be Gone Betty O'Brien

R&b SINGLE
Berrargitarapenaren galleta. Berrargitarapenaren galleta.
Jatorrian Liberty Records-ek 1961. urtean argitaratua, Outta Sight zigiluak Betty O'Brien abeslariaren She'll Be Gone misilaren berrargitarapen txukun hau dakarkigu. Eta misila diogu, oinak birrintzeko kantua baita, rythm&blues pista apurtzailea, soul pintxaldi hoberenetan falta ezin dena. Erakargarri asko ditu: Betty O'Brien-en interpretazio indartsua, kantua bera janzten eta aberasten duen hari-sekzioa, pianoa, koroak...
Egia esateko, ezer gutxi dakigu abeslari honi buruz, eta orain arte, artefaktu hau aurkitzea zail xamarra zen. Orain baina, Outta Sight zigiluari esker, etxeko tokatan entzun dezakegu gure sakelak gehiegi mindu gabe. Izan ere, 2007. urtetik soul kantuak 45 hazbeteko binilo formatuan erreskatatu, berriztatu eta berrargitaratu egiten ditu aipatutako zigiluak. Ah! Eta B aldean, beste jaurtigailu beldurgarri bat aurkituko duzue: Maximillian-en The Snake.

Hemen entzun: http://www.deejay.de/Shell_Be_Gonethe_Snake__101433
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.