entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria 2014-02-04

Underground Classics Jeff Hershey & the Heartbeats

EP
Lau punk bertsio biltzen ditu EP honek. Lau punk bertsio biltzen ditu EP honek.
Zuzeneko izerditsuetan barrenak uzteagatik eta estreinako lanak publikoan izan zuen harrera onari esker, indartsu sartu zen soul eszenan Kaliforniako mutil puska hau duela urtebete pasatxo. Eta ez dugu inolako zalantza izpirik James Brown, Sam Cooke eta Otis Redding bezalako maisuen ikasle ona denik. Baina, AEBetako lau punk talde esanguratsuren bertsio bana bildu dituen 7 hazbeteko hau entzutean, bat baino gehiago arrituko da, soul taupada klasikoen ordez, punk doinuak nagusitzen direlako.
A aldean, saxo doinu bihurriak lagun, Fear taldearen I Love Livin' In The City garratzaren bertsio sutsua eta Glenn Danzig gidari zuen Misfits-en Some Kinda Hate kantuaren moldaketa lasai eta ederrak aurkituko ditugu, azken hau, lau abestietatik bakarra soul eremura eramana.
B aldean berriz, hardcore erritmoetatik gertu dagoen Agent Orange-ren Bloodstains kantuaren fuzz bertsio hipnotikoa eta Ill Repute laukotearen Oxnard, une frenetiko eta lasaiak uztartzen dituena, punkaren funtsa galdu gabe.
Finean, ziztu bizian (abestirik luzeenak bi minutu erdiko iraupena du) eta konplexurik gabe, Ipar Amerikako punk aitzindariak diren, baina egun oraindik aktiboan dauden lau talderi egindako omenaldi atsegin bezain zintzoa proposatzen digu Hershey-k EP honetan.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.