Gaur egun Cryptek erreferentzia garaikide gutxi argitaratzen ditu.
Antza, ez omen dira errentagarriak. New Yorkeko hirukote honen
estreinakoa, The Little Killers, da kaleratu duen azken disko modernoa.
2003an kaleratu zen zigilua bost urtez isilik egon ondoren. Zoritxarrez,
azken hau ere ez da ondo saldu. The Saints, New York Dolls eta Real
Kids talde klasikoetatik edaten duen punk and roll doinuak biltzen ditu.
Produkzio lana eta gitarren soinua bikaina da. Garagardo batzuekin
entzuteko disko aproposa.
1986an sortu zen Detroiten Crypt Recordsek grabatu duen hirukote beltzena. Mick Collins (gitarra jolea, egun The Dirtbombs taldean), Margaret Ann O
New Yorkeko punk rock hirukote honen itzala ere handia da. Haien eraginen artean, garaje punka (Sonics, Wailers...), New Yorkeko punk dinosauruen ondarea (Ramones, New York Dolls, Dictators...) eta Phil Spector jenio eroaren
Ohio-ko punk rock laukote basatia. AEBetako Estatu horrek punk rock tradizio handia izan du betidanik. Gogoratu Dead Boys, Pere Ubu edota Pagans punk talde klasikoak bertan sortu zirela. Hortaz,
New Yorkeko boskote hau 1984an sortu zen. Crypten enbaxadore izan dira munduan zehar eta gaur egun ere noizbehinka elkartu eta kontzertuak eskaini ez ezik, diskoren bat ere grabatzen dute. Azkena, zuzenekoa: Got Hate If You Want It (2001).