Granadako seikote honek baikortasun eta irribarrerako (zeinen beharrezkoa den batzuetan!) une politak eskainiko dizkio reggae, rock steady eta skaren zaleari eta, kasu honetan, pop zaleari ere, akaso. Baina ez gara bere dohain terapeutikoengatik talde hau komentatzen ari.
Una chica me dijo una vez kantuaren eskutik ezagutu genituen (
Space is different izenburuko 10 hazbetekoan bilduta), nahiz eta aurretik hainbat single eta lp argitaratuak zituzten. Reggae siderala deitzen diote haien musikari, guk pop reggae-a deituko diogu, dibertigarria eta freskoa, instrumental groovie-dunak ongi eta dotoreziaz erabilitako organoari esker, eta 60etako soinu jatorriari fideltasuna dariela. Granandians rock steady zaleak dira guztiz, eta horregatik akaso amodio eta desamodioari kantatzen diote batez ere, umoretsu askotan. Behar bada,
Donde ning