Brixton Catsen bigarren bildumak reggae erritmoak jorratzen ditu
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Itsutzen duen eguzkiaren aurrean itzala maite dugu. Itzalean lan egiten duten talde, musikari, diskoetxe eta abarren jarraitzaile sutsuak gara, itzalak, eguzki kiskaltzailearen aurrean freskotasuna ekartzen duelako. Brixton Records da Euskal Herrian kiskalitako musika eszenari freskotasuna eta bizia ekartzen dion diskoetxetako bat, jamaikar doinuak maite ditugunentzat ur fresko eta bizigarria. Merkatuaren aizkorak basamortu honetan itzal apurra ematen digun zuhaitza moztu ez dezala guztion esku dago. Urezta dezagun eta zuhaitz honen sustraiak nolakoak diren ezagut dezagun. (Xabik erantzun dizkigu galderak).
Brixton Records, historia laburra. Zer da, nola eta zergatik sortzen da?
Brixton Records, ezagutzen genituen talde batzuei diskoa kaleratzeko aukera ematearren sortu genuen. Talde horiek ez zuten gure ustez merezi zuten arreta jasotzen diskoetxe eta komunikabideen aldetik eta egoera horri aurre egiteko helburuarekin osatu genuen diskoetxea. Musika jamaikarrarekiko maitasuna da talde horien arteko lotura eta musika horrek merezi duen arreta eskatzen dugu.
Brixton Cats izenarekin kaleratzen duzuen bigarren bilduma da, aurrekoan ska erritmoetara gehiago zuzendua eta oraingoan reggaegoetara. Eboluzio