Datorren urteko kartela dagoeneko itxita daukate Gure Gauzakoek.
Iazko arrakastaren ondotik, indarrez eta ilusioz beteta, Gure Gauza
elkartea inoiz baino azkarrago ibili da soul, blues eta r&b beltzan
ardaztutako jaialdiaren artistak lotzeko.
Kontzertuen kartela
itxita, disko jartzaileen izenak baino ez dira falta. Eta pintxaldiak
eta dantzaldiak oso inportanteak badira ere, zuzenekoen atalak jada aho
bete hortz utzi ditu musika beltzaren jarraitzaileak. Izan ere, lau
legenda izango baititugu Donostian heldu den urteko
martxoaren 14 eta
15ean.
Bai, zahar zaharrak daude, baina azken edizioan
Melvin
Davisek eta
Lazy Lester-ek burutu zituzten kontzertu bikainak gogoratze
soilarekin, izan ditzakegun zalantza guztiak ezabatu zaizkigu. Gainera,
irabazi asmorik gabeko jaialdia izanik, susmoa dugu artistak ohartzen
direla musikarekiko maitasuna baino ez dagoela antolatzaileen asmoen
atzean, benetako mirespena haiekiko, eta horrek azkenean giroa kutxatzen
du, bi eguneko hau hitzordu guztiz berezia bilakatuz. Baina goazen behingoz aurtengo
artistei buruz hitz egitera:
Baby Washington, New Yorkeko soularen
erreginarekin hasiko gara. 1940an jaio zen Hego Karolinan, baina
Harlemen hazi. Salmenta zerrendetan hainbatetan sartu zen
The Time, That's How Heartaches Are Made edota
Only Those In Love
abestiei esker. 70eko hamarkdan bere karrerari ekin zion berriz eta
egun jardunean segitzen du. Guk Northern Soul ezenaren barruan arrakasta izan zuen
Let Love Go By kantua aukeratu dugu:
Aurrekoaren
abizen bera dauka, baina Detroitik datorkigu
Gino Washington. Bere
R&Besa lurretik altsarazten ditu entzuleak, batez ere bere
Out of This World entzuten badute.
Ric-Tic Records zigiluarekin sinatu zuen lehen artista izan zen.
Gino Is a Coward abestia ere aipatu beharra daukagu.
Owen
Gray berriz, ez dator Estatu Batuetatik, baizik eta Jamaikatik. Mojo
Workin' jaialdiak beti eskaini dio bere lekutxoa rock steady, ska eta
early reggae-ri, baina oraingoan ohorezko lekua izango dute soinu hauek oholtza nagusian.
1939an jaio zen Owen Grayk ekarriko ditu Jamaikatik. R&B eta soul
jamaikarraren benetako legenda! Island Records-ek atera zuen bere lehen
erreferentzia bere
Patricia izan zen:
Eta
bukatzeko,
Billy Boy Arnold dugu. Chicagoko blues legenda. 1935ean
jaioa, Donostiara etorriko den artistarik zaharrena dugu Arnold jauna.
Vee-Jay Records zigiluarekin kontratua sinatu zuen.
I Wish You Would eta
I Ain