entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2006-05-18

DESMOND DEKKER (1941-2006)

Erregeen errege. Erregeen errege.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Ska eta reggae-aren ikono eta legenda Desmond Dekker Londreseko bere etxean hil da 64 urte zituela. Desmond Dekker mundu mailako ospea lortu zuen 60ko hamarkadan "The Israelites" kantuarekin, zeinari "007 (Shanty Town)" izenburuko arrakastak jarraitu zion.
Iturri desberdienen arabera, Desmond Dekker bihotzekoak jota hil zen joan den osteguenean Surrey-ko (Erresuma Batua) bere etxean. Dirudienez, Dekker-ek ez zuen osasun arazorik eta ezustekoan harrapatu zuen. Izan ere, hainbat jaialditan parte hartu behar zuen kantariak uda partean.
Dekker jauna Desmond Adolphus Dacres izenarekin sortu zen Kingstonen (Jamaica) 1941eko uztailean. Bere lehen urteetan The Aces taldeak lagundu zuen. Bere lehen singlea Leslie Kong ekoizlearen Beberly Records-ek argitaratu zuen.
1968an arrakasta ikaragarria lortu zuen Israelites izenburuko abestiarekin (Erresuma Batuko zerrendak apurtu zituen eta AEBetan lehen hamar salduenen artean kokatu zen.
Bere ondorengo superhit-a rude boy kulturaren inguruan mintzo zen
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.