entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Komikiak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Komikiak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Txo?! 2006-06-07

The Originals Dave Gibbons.Planeta de Agostini

Dave Gibbons-ek komikigintzan duen fama ona aspaldian irabazi zuen. Medio honen historian maisulan eta eredu izan diren Watchmen (Alan Mooren gidoiarekin) eta Give Me Liberty (Frank Milleren gidoiarekin) marraztu izan ditu besteak beste. 2000 AD aldizkari mitikoan lehen aletik gaur egun arte hartu du parte eta DC argitaletxearen baitan mugitu izan diren ia super heroi guztiak pasa dira haren arkatzetik. Kasu honetan, Gibbonsek berak jorratutako marrazki eta gidoia ditugu mintzagai. Batek gogoak dituelako egiten dituen proiektu pertsonal horietako baten marka dauka Originals-ek. Musikarekin erlazio estuan dagoen munduan murgilduta, Gibbons-ek Quadrophenia pelikulan agertzen zitzaizkigun mod eta rockerrak hartu eta etorkizun urrun batean kokatu ditu iraganeko kutsua daukan istorio bat kontatzeko. Mod eta rockerren izenak aldatu egiten dira, eta baita Lambretta eta Harley motoenak ere (jada ez dute gurpilik, baizik eta airean labaintzen dira). Gidoia ez doa Quadrophenia pelikulatik oso urrun: bandek liskarrak dituzte, banda batek beste bateko kidea hil eta kristoa muntatu da; mendekua, polizia
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.