Frankoren diktadurapean Estatu espainiarrean egin ziren soinu dantzagarrienak dakartza Vampisoulen
Sensacional Soul bildumaren bigarren bolumenak. 32 kantu dira guztira, LP edo CD bikoitzean bilduta, ohar historikoak jasotzen dituen liburuxkarekin batera. 60etako hondarrean eta 70etako hasieran, soula (iberiar erara ulertua) dantzaleku, boite eta festen erregai preziatua bihurtu zen. Bigarren bilduma honek lehengoa gainditzen du abesti-erretzaileen kopuruari erreparatuta. Los Gatos Negros-en
Hey, hey Bunny, Los Kifers-en
El sol es una droga edota Los Pops-en
No, no, no kantuek BP-k itsasora isuri duen erregaia huskeri bat bihurtzen dute. Henry-ren
Lo que puede ocurrir con el caf