entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Aritz Sound System 2009

Now! The Pepper Pots

Soul CD/LP
The Pepper Pots taldearen garaia iritsi da. 2005ean Brixton diskoetxearekin Swingin sixties diskoa kaleratu zutenetik Kataluniako talde interesgarri honen jarraipena egin dugu. Disko berri honekin taldeak gailurra lortu duela esan daiteke. 60. hamarkadako musika beltzaren zaletu amorratu hauek, lehen diskoetan Jamaikara begira zeuden ska eta rocksteady edo early reggae doinuak landuaz (kutsu souleroarekin beti) eta urte hauetan bizi izan duten garapenak bultzatuta Karibeko irla bero horretatik Detroit hiriko arnas keotsura abiatu dira. Harrigarria bada ere, azal zuri hauek, Motown garaiko urrezko aroa gogora ekarriko digun diskoa lortu dute eta horretarako Binky Griptite ekoizlearen ezinbesteko laguntza izan dute. Sharon Jones & The Dap-kings edo Amy Winehouse bezalako musikariekin aritu dela jakinda errazago ulertzen dugu diskoaren emaitza ona. Analogikoan grabatuta, 60. hamarkadan ekoiztutako diskoen soinura asko gerturatzea lortu dute eta taldeko abeslari hirukotearen ahotsek ere sonoritate berezia lortu dute. Ezer berririk eskaintzen ez badu ere (soul goxo eta gozoa) taldeak bere helburua lortu duela esan daiteke: XXI. mendean bizi arren denboran atzerako bidaia egitea (lehen mailako billetearekin).
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.