entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2012

Music for Chicken MFC Chicken

LP/CD
MFC Chicken taldearen lehen diskoaren azala. MFC Chicken taldearen lehen diskoaren azala.
Jaun andreok, abeletxean errebolta gertatu da, eta jada ez du etenik. Errudunak Londresetik datozen matxino lumadun batzuk dira. Rock and rolla dute arma eta orain arte idatzi duten manifestu bakarrean, Music for Chicken izenburukoan, "oilaskoa" da gehien errepikatzen den hitza. Izan ere, euren matxinadaren helburua ongi pasatzea eta pasaraztea da, ez bilatu besterik.

Oilaskoen errebolta, Erresuma Batuko hiriburuan sortu zen, baina nazioarteko aktibistak ditu: Spencer Evoy (saxofoia eta ahotsak; Kanada), Alberto Zioli (gitarra elektrikoa; Brasil), Ravi Low-Beer (bateria; Londres), Bret Bolton (baxua; Manchester) eta Reverend Parsley (organoa eta marakak; Londres).

Rhythm & bluesa, surfa, frat rock and rolla, stomp & twist-a eta garagea nahasten dituzte, erritmo frenetikoan. Produkzioak ederki ongi islatzen du taldeak lortu nahi duen soinu zaharra: 50eko eta 60ko hamarkadetakoa, eta Evoy jaunaren ahotsa The Sonics-en Jerry Roslie-rena ekarri digu gogora.
Zure eguneroko kezkak uxatzeko ez dago hobeagorik. Eta zure etxetik gertu jotzera badatoz, ez itzazu gal. Sekulakoak dira eta oilaskoarena egiten bukatuko duzu.


bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.