entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

Rockabilly Riot! Volume one Brian Setzer

Rock&roll CD
Jerry Lee Lewis edota Elvisen diskoetxea izan zen Sun Records rock&rolla lehen urratsak ematen ari zen garaian. Eta beste artista ospetsu askorena ere, ondoren ikusiko dugunez. Baina goazen apurka. Brian Setzer jaunak (The Stray Cats) Sun Records-i omenaldia eskaini nahi izan dio Rockabilly Riot diskoan. Zergatik? Gazteei eta, oro har, entzuleriari, berak gehien maite duen musika generoa, rockabillya alegia, ezagutzera emateko. Horretarako 23 pieza bildu ditu disko honetara, klasiko ezagunak batzuk, arras ezezagunak beste batzuk. Adibidez, Carl Perkins-en Blue suede shoes ospetsua (kantu honekin balentria egin zuen Perkinsek, Rhythm and blues Zerrenda nazionalean sartu zen lehen country artista izan baitzen). Ez da bilduma honetan agertzen den Perkinsen kantu bakarra ordea, 1956ko Put your cat clothes on ere bertsioneatu baitu Setzerrek. Mona lisa bikaina da berreskuratu duen beste kantuetako bat, 1959an milaka ale saldu zituen Carl Mann-en arrakasta, edota hastapenetako Johnny Cash gazte baten Get Rhythm abestia, 1956an sinatu zuena. Ez dakit generoan adituek nola baloratuko duten disko hau, baina guri behintzat bilduma dotorea iruditu zaigu.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.