Ezpainak beltz-beltzak dituzte. Euren zuzeneko emanaldiak festa basatiak izaten dira. Biluzik, mozkortuta, elkarri musu ematen, oilo batekin dantzan edo soinu mahaiaren kontra pisa eginez amaitu dituzte kontzertuak behin baino gehiagotan. Ezpain beltz-beltzak dituzte ahobero batzuk direlako eta muturreko bat baino gehiago jaso dutelako