entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2013-01-15

Lou Olanguaren azken agurra

Urtarrilaren 12an hil zen OK Korral taldearen abeslaria

OK Korral 1986an. OK Korral 1986an. Lou Olangua ezkerrean. Argazkia: Marivi Ibarrola (Entzun! 62 liburuan argitaratua).
1960ko abenduaren 15ean jaio zen eta Zarauzko rockabilly taldearekin egin zen ezagun 80etan. Hamarkadaren hasieran ordea, herriko Humedecidos punk taldeko abeslaria ere izan zen Eva (bateria), Dani Ulacia (gitarra) eta Goiko (baxua) kideekin batera.


1985ean, torlojuari buelta bat eman zioten eta taldearen estiloa aldatu zuten: OK Korral jaio zen. Rockabilly, rock and roll edota country doinuak euskaraz jorratzen aitzindari izan ziren zarauztarrak. Surfa, garajea eta bestelako doinuak ere landu zituzten. Euren estiloari, euskalbilly deitu zioten.

Lou Olangua
mikroan, O.K. Korral (Elkar, 1986) eta Beti gogor beti mozkor (Elkar, 1989) diskoak grabatu zituzten. Lehen diskoko Azken Azal Gorria kantuak, Bat, Bi, Hiru... Hamar! (1987) bilduman bildu zena, sona handia lortu zuen, taberna askotako 'hit' ezinbestekoa bihurtuz urte luzez.
Horretaz aparte, Link Wray-ren Rumble eta Wolly bully dantzagarria (Sam the Sham) bertsioneatu zituzten, besteak beste.   




Noiz edo noiz, Lou Olangua zuzenean ikusteko parada egon da azken urteetan. Azkenetako bat, 2011ko azaroaren 26ean, Fermin Iraolaren (OK Korral, Labanak, Noise Hole) omenaldi kontzertuan izan zen.

bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.