Jaialdiaren kartel bikaina.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Apirilaren 11n egingo da festibala Intxaurrondoko Kultur Etxean
Rock and roll zuzena gordina, egosi gabea, freskoa eta dibertigarria eskainiko dute jaialdiko hiru taldeek, bakoitzak bere erara,
Ur Beltz jaialdian, Irungo
Bloody Mary disko dendaren 25. urteurrenaren baitan.
THE MONSTERSThe Monsters 1986an Bern (Suitza) hirian sortu zen. Taldearen soinua, 60. hamarkadako garaje punka, rockabilly trash basatia eta rock'n'roll primitiboaren arteko nahasketa distortsionatu bat da.
Besteak beste, Guitar Wolf, The Monks eta The Sonics gisako taldeekin jo dute. The Monsters taldeak 7 disko grabatu ditu, eta hainbat single, EP eta bilduma askotan parte hartu dute. Azken diskoaren izena
Pop Up Yours da.
LIE DETECTORS
Donostiako rock and roll laukoteak, 60etako garagea, punk rocka, pub rocka eta beste uztartzen ditu. Eduardo Raneroren hitzetan (Ruta 66):