Detroiteko r&b zikina!
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
90eko hamarkadan munduko rock and roll undergroundaren eszenan sheriff bihurtu ziren The Gories eta The Oblivians itzuli idira, alegia AEBetako Crypt Records zigilu zantarraren ordezkari nagusiak!
Udan Europan barrena ibiliko dira kontzertu gutxi batzuk eskaintzen, eta bira txiki horren barruan Bilbo bisitatuko dute
uztailaren 4an haien punk espirituko rhythm and blues primitibo, parrandero eta dantzagarria zabaltzeko.
Biak ala biak ezaugarri komunak partekatzen dituzte: formazioa bera daukate, bi gitarra eta bateria txiki, sinple, burrunbatsu eta kobazuloetakoa; zigilu berdinarekin grabatu zuten 90eko urteetan, egun desagertuta dagoen
Crypt Records hain zuzen; eta azkenik, 50eko hamarkadako
rhythm and blues beltza gaurkotzen dute
punk soinu zikin eta alaia dela medio, beti ere taberna zuloetako soinu banda egoki eta hezea burutzeko. Garagardotan mela-mela egiteko rock and rolla lagunak!
HIRU DISKO
The Gories taldeak hiru disko grabatu zituen Crypt Records diskoetxearekin:
Houserocking, I know you fine but how you doin' eta
Outta Here, eta The Obliviansek bi:
Soul Food eta
Popular Favorites.
Bi taldeetako kideak hamaika egitasmotan aritzen dira gaur egun, hala nola, The Gories taldeko
Mick Collins Dirtbombs-eko burua da eta The Oblivianseko
Greg Cartwright Reigning Soundekoa.
*
Sarrerak jada erreserba daitezke Noise On Tour agentziaren bidez. Soul, rhythm and blues, eta garage-rock-a maite duten rock