entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Kronika Zuzenak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Ion Etxebarria Kortabarria 2013/12/07

Kafe Antzokia (Bilbo) Nikki Hill

Nikki Hill. Argazkia: J. A. Areta Go Nikki Hill. Argazkia: J. A. Areta Go
Europan barna egiten ari ziren biraren barruan, azkenaldian izandako aurkikuntza goxoenetako bat zetorren Kafe Antzokira. Hala, Nikki Hill eta bere banda Euskal Herrian lehen aldiz ikusteko aukera izango genuen, lehenik Andoaingo Basteron, eta bigarrenik, Bilboko Kafe Antzokian. Ikusmina handia zen. Eta hala, kontinente zaharrean burutzen dabiltzan biran maiz gertatu bezala, agertokiko sarrera guztiak agortu zituzten. Badirudi, gaur egun, zapore zaharreko doinuak, ahots indartsu, goxo bezain bikain batekin nahastea, arrakastaren sinonimo dela.

Gauzak horrela, eta lerroak idazten dituena ere dena delako revival horren maitalea dela onartuz, garai bateko maisuak ahaztu gabe, intro instrumental batekin ekin zioten Bilboko emanaldiari. Kontzertu guztian egin antzera, eta hasierako une horietan bolumena oso baxu egon arren, Nikki Hill-en bikote artistiko eta amorosoa den gitarra-joleak sua atera zion bere telecasterrari. Entzun! enporioko buruak esana zidan Andoaingo emanaldian oso fin jardun zela sei kordatan, eta aitortu beharra daukat, Bilbon ere izugarri aritu zela, zaila egiten bada ere, une batzuetan Nikki Hill itzalpean utziz. Horrela, ordu eta erdi pasatxo iraun zuen zuzenekoan, rythm&blues, soul, blues eta batik bat, erraietako rock and roll doinuekin gozatu ahal izan genuen.

Emanaldian, Here
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.