Biakbat Recordings diskoetxe eta banatzaile gaztea da. Zigiluko azken argitarapenetako bat
Thee Tumbitas taldearen disko berria da,
The second coming izenburukoa. Gure gorputza astintzea eta mugiaraztea lortu du Vigoko laukoteak hamar pilula fresko eta energetiko hauen bitartez. Rock & rolla dute hizkuntza, primitiboa, zuzena eta kutxu zaharrekoa, 50eko hamarkadara garamatzaten soinuak oinarri baitituzte. Diskoari B Serietako kutsua dario, eta besteak beste, The Cramps gisako taldeak, punka eta surfa dakarzkigute gogora. Paralisis Permanentek erabiltzen zituen gaien parekoa da
La muerte real kantua, diskoa ireki egiten duena eta gaztelaniaz dagoen bakarra. Gero ingelesa darabilte, baina hitzek siniestro xamarrak izaten jarraitzen dute.