Horror songs tour.
Yuri Gagarin - Gora Gora Kids Zonbidantza - Gora Gora Kids Abenturazko filmeei, zonbiei, etxe sorginduei eta Yuri Gagarin kosmonautari eskainitako lau kantu biltzen dituen zazpi hazbeteko diskoa aurkeztu du berriki Gora Gora Kids taldeak. Disko "kontzeptuala" hortaz, beldurrezko doinu eta B serieko estetikaren inguruan, beti ere izua eragiteko baino, dibertizeko xedearekin egindakoa.
Ep-a aurkezteko birari ekin zioten duela pare bat hilabete eta Azpeitia, Mutriku, Beasain... herrietan jo ondotik, dagoeneko heldu dira tourraren ekuadorrera. Oraindik data batzuk ixteko dituzten arren, uztailaren hasieran emanen diote akabera kontzertu sorta honi. Rock and roll zantarra, surf eta wersten doinu oinarrizkoak eta 60etako garajea aurkituko ditu entzuleak
Horror songs izenburuko zazpi hazbeteko lan honetan. "Amateurismoari gorazarre" egiten diotela esan ohi dute taldekideek. Guk ez diegu kontrakoa esanen.