Lisa Kelaula (Bellrays). Argazkia: Koldo Orue.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Andoaingo Rock jaialdiak ez digu inoiz huts egin. Urte asko dira jada ia
kale egin gabe rockaren alderdi ludikoenari gorazarre egiten dion
jaialdi hau gozatzera goazela.
The Dirtbombs
eta
The Trashmen jo zuten lehen edizio hartatik, Andoaingo Rock jaialdia
sendotuz joan da urtez urte. Ezinbesteko hitzordua bihurtu da zale
askorentzat eta Euskal Herritik ez ezik, kanpotik etorritako lagun askorentzat ere zita erakargarria bilakatu da.
Gainera, rockaren "Meca" txiki bat bihurtu da adreiluzko etxebizitzez
inguratuta dagoen Nafarroako plaza, rock and rolla gurtzeko gune ez bereziki erakargarria, baina dagoeneko denek estimatzen dutena.
Kartela osatzeko tenorean, antolatzaileek ezarritako estilo, kalitate eta soinu irizpideek zerikusi handia daukate arrakasta horrekin (doan dela ahaztu gabe, noski). Talde bihurriak, zuzenak eta energetikoak izaten ohi dira (batzuetan ilunagoak), sotoetan hazi eta garatzen diren horietakoak, horixe baita euren espazio naturala. Beti ere, rock and
rolletik soulera doan soinu paleta zabal baten barruan.
Aurtego
kartela ere, zalantzarako leku gutxi utzi zigun. Autoa hartu eta 50
minututan Andoainen ginen. Tamalez, lehendabiziko bi taldeak, Euskal
Herrikoak biak ala biak, galdu genituen,
Bakelite eta
The Lookers
hurrenez hurren. Esan zigutenez, oso ongi aritu ziren.
Kid
Kongo & The Pink Monkey Birds taldea hasi berria zela agertu ginen
Nafarroako plazan. Zegoeneko giro ederra zegoen. Gure ustez ordea,
altuegi zegoen bolumena. Hala ere,
Brian Tristan abeslari eta
gitarra jolearen (The Gun Club, The
Cramps eta Nick Cave and the Bad Seeds taldeetan aritua) eta enparauen
rock and roll primitiboak eta gordinak asetu gintuen. Anekdota taldeko
gitarristak edo baxu joleak (ez nuke asmatuko bietako zein izan zen esatera) ekarriko zigun kontzertua bukatu ostean. Taberna batean sagardo
botilarekin geundela, jakin minez begiratzen gintuela ohartuta, baso bat
eman genion probatzeko eta jarri zuen aurpegia ikusita, esango genuke sagardoak ez zuela erabat konbentzitu.
Argazkia: Koldo Orue. The Ape,
Tex Perkins-en enegarren proiektua
da, The Beasts Of Bourbon bere talde mugarriaren blues zingiratsua
oinordetzan hartu duena. The Ape dena ematera atera zen, baina ez
genuen espero bezain enpastatuta ikusi, akaso denbora gutxi
daramatelako elkarrekin. Berriki argitaratu duten disko osoa errepasatu zuten, eta
bukatzeko
MC5ren bi bertsio eta
Stooges en
Real Cool Time oparitu
ziguten. Beste zale batzuei galdetuta, kontzertu indartsua, errabiaduna, zikina eta basatia eman zutela
adierazi ziguten, eta oso ongi
funtzionatu zuela banda osoak.
Argazkia: Koldo Orue.The Woggles izan ziren ordea, Nafarroako plaza hankaz gora jarri zutenak. Georgiako (AEB) rock garage talde beteranoak koktel alaia eta ultrabitaminikoa eskaini zigun (60etako
rock