The Cave Dwellers.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Joan den mendeko 60ko hamarkadako punk-bitxien (ez galtzeko modukoak!) hainbat berrargitarapen dakarzkizuegu ondorengo lerroetan.
AEBetako
Ugly Things aldizkariak 60ko hamarkadako garage-rock zaleen disko
kutunetariko bat argitaratu berri du: Los Angeles hiriko The
Bees-en Voices
green and purple / Trip to New Orleans
singlea. 1966an grabatua, A aldeko kantuak acid punk estiloa sortu
zuela esan ohi dute adituek. Izan ere, drogek eragindako bidaia
txarra islatzen du. Mike Markesich da jakitun horietako bat. Oraintsu
plazaratu duen TeenBeat
Mayhem liburuan 1.000
garage single bildu ditu, eta Voices
green and purple kantua
13. postuan kokatu du. Doinua eskizofrenia hutsa da, labirinto
burrunbatsuetan sartu eta irteten den eraso psikotikoa da. Greg
Shaw-ek (Bomp! Records) zuzendu zuen Peebles
bildumetan ere aurki daiteke eta Fuzztonesek moldatu zuen, besteak
beste. B aldeko kantua berriz folk kutsuko rock kantua da, harmonika
hotsekin jantzia. Azaleko diseinu-lana ikaragarria da, eskuz eginiko
dada eta punk kutsuko obra primitiboa baita; hirukotearen historia
ere jasotzen da kontrazalean.
Sare
sozialen bidez ezagutu dut Suitzako Feathered Apple diskoetxearen
arduradun atsegina, eta ohartu naiz dagoeneko etxean neukala berak
berrargitaraturiko singleetako bat, Floridako Evil
taldearen From a
curbstone / Short life
singlea, Entzun!-en ere jasota. Oraingoan bi single berrargitaratu
ditu, merke-merke eta soinu bikainarekin. Batetik, aipaturiko talde
estatubatuarraren I