Gloria, 2003az geroztik Frantzian antolatzen duten garaje rock&roll jaialdi bat da. Orain, genero honen inguruan dabiltzan talde esanguratsuenetako batzuk disko batera bildu dituzte, Gloria,
International garage rock club izenburupean. Bilduma honek bi ezaugarri ditu: batetik, kantu kopuru esanguratsua, 24 pieza guztira; bestetik, kantu horiek oso zailak direla aurkitzeko, gehienak zazpi hazbeteko singleetan argitaratuak izan baitira (batzuk oso edizio mugatuetan) edota ez direlako inoiz CDan argitaratu. Taldeen artean denetarik aurki dezakegu: The Flaming Sideburns, The Soundtrack of our Lives, The Dirtbombs, The Little Killers, Tarantinok ezagutzera emandako 5.6.7.8