Diskoaren azala.
Rolando
Bruno, Argentinako Los Peyotes garage punk taldeko kide ohia da. 2005
urtean Peruko "cumbia chicha" deritzona jotzen ekin zion bere bakarkako
ibilbideari eta egun, "one man band" gisa ibiltzen da han hemen garage
psych eta beat estiloko kantuak cumbia estiloan eskaintzen. Bere
bigarren EPa,
Cumbia reaction, horren erakusle garbia da.
Hasteko, disko
txiki honen azalaren ilustrazioa Estatu Batuetako
Back From the Grave
garage punk bilduma mitikoari egiten dion omenaldi garbia da: Rolando agertzen da
Justin-en diskoak, "reggaeton arrakastak" edota "indie cool musik"-eko
diskoak hobira botatzen. Barruan, berriz, cumbia estilora ekarritako lau
kantu topatuko ditu entzuleak: A aldean,
A 5 a
Midi Orkestraren sekretuak eta beste bitxikeri batzuk
Brunok etxean grabatzen ditu ondoren zuzenean eskaintzen dituen baseak. Azken Funtastic Dracula Carnival jaialdian ikusteko aukera izan genuen. Gitarra elektriko bat, mikro bat eta iPod bat (oinarriz zein akonpainamenduz beteta) aski izan zituen bertaratutako publikoa dantzan jartzeko.
Cumbia reaction EPa 7 hazbeteko binilo formatuan argitaratu du eta interesatuta bazaudete, helbide honetan eska dezakezue: javoemo@hotmail.com
- Rolando Brunok urtarrilaren 23an joko du Donostiako Be Bop-en Aullido At