entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


Hemen zaude -> Kritikak / Diskoak
| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Diskoak

bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Sagardantza 2005

Hondartzan Makala

Askotarikoa CD
Pixka bat ezagutzen dutenek badakite Makala pertsona atsegina dela, abegikorra, eta modu batean, bere bigarren disko luzea (lehenengoa bere abesti propioekin egina) halakoxea da. Reggae, ska zaharra eta funkaren zalea dugu Makala, eta baita latin doinu nahiz elektronikarena. Osagai guzti hauekin, eta beste batzuekin, disko beroa atera du labetik neguan bagaude ere, eta hondartzako area bezala gure gorputz guztian itsatsi da. Roberto Sanchezen estudioan grabatua, kantabriarrak beste behin erakutsi du zergatik den erreferentzia Euskal Herriko erritmo beltzak egiten dituzten artista eta taldeen artean. Bien bitartean, Makalak funka (Music makes me free, Funkel), reggae kantu bikainak (Opportunity) edota lantin doinuak (Hambre) dakarzkigu. Eta diskoari amaiera emateko, bi dub opari: Hondartzan eta Opportunity kantuenak. Letrei dagokienean berriz, gizarte arazoez gain, amodioa, bakea eta bizitzeko poza helarazi nahi dizkigu Makalak. Diskoa Charly Brown-ek diseinatutako digi-pack koloretsu eta dotorean bilduta dator.
bidali zure kritikak Bidali zure kritikak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.