Womex-en Orekata TX, Korrontzi eta Makala daude Euskadiko Soinuak programaren bitartez.
Atzo hasi zen Santiago de Compostelan eta hilaren 26ra arte luzatuko da
Womex, munduko musiken nazioarteko azokarik garrantzitsuena (20 urte bete ditu aurten), Santiago de Compostelan (Galizia) egiten ari da une honetan bertan. Atzo (urriak 22) abiatu zen eta eta urriaren 26ra arte luzatuko da.
Aurten ere euskal musikak berezko tokia izango du azoka profesional honetan. Alde batetik,
Korrontzi,
Oreka TX eta
DJ Makala (azken hau
programaziotik kanpo) zuzenean arituko dira eta, beste aldetik, Euskal Herriko
hainbat musika-enpresa Euskadiko Soinuak programaren standean daude lanean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Departamentuak sustatutako programa da Euskadiko Soinuak, musika sektoreko elkarte ezberdinekin lankidetzan; Etxepare Euskal Institutuaren partaidetza ere badu, kanpoko zabalkundeari dagokionez.
ZERD DA WOMEX?
Womex munduko musika deritzona (folka hotz batean) ardatz duen topaketa
profesionala da. Nazioarteko azoka da eta horretaz gain, kontzertuz eta
showkase-z osatutako zuzeneko programazioa antolatzen du. Topaketak 90
herrialde ezberdinetako 2.500 ordezkari inguru eta 1.260 enpresa espero
ditu aurten, horien artean 800 programatzaile, 500 zigilu, editore eta
banatzaile eta 300 pasatxo kazetari (eta 130 irrati). DJ Womex Summit
biltzarra, film emanaldiak edota 25 herrialdetako 80 adituen hitzaldiak
eta aholkularitza saioak ere eskainiko dituzte.