entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Elkarrizketak

bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Sagardantza / Arka 2010-10-17

MAYER HAWTHORNE

Mayer soul crooner. Mayer soul crooner.

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Detroiten jaio eta gaur egun Kalifornian bizi den musikariak A strange arrangement izenburuko bigarren diskoa Bilbon (2010eko maiatzaren 16an) eta Donostian (uztailaren 23an) aurkeztekoa zenean, Entzun!ek luzatu zizkion galderak erantzun zituen.

Aldiz, 60ko hamarkadako soul musika egiten duen Hawthorne ez da berria gurean. Bere soul goxoa zuzenean erakutsi zigun iaz. Entzun!ek hitz egin du gero eta ospe handiagoa hartzen ari den musikariarekin.


Detroit hiria soul erreferentzia nagusietakoa da Munduan. Ez bakarrik Motown zigiluagatik, baita Fortune, LuPine eta beste hainbat diskoetxe zaharrengatik ere. Zein eragina du R&B-ak hirian, nola dago hango eszena?
Detroitek munduko beste hirik baino soul gehiago dauka. Zorte handia izan nuen bertan jaiotzeaz. Sormenerako leku bakar eta berezia da eta inoiz egindako musika onena askotan Detroitetik dator. Baina borroka handia egin behar izan dugu ekonomikoki, politikoki eta sozialki.


Zure musikan soul dotorea eta goxoa lortzeko lan egiten duzula iruditzen zait, 60. hamarkadako kutsua duena. Baina 70eko funk soinuen eragina ere erakusten duzu zenbaitetan. Motown eragina?
Nere musikan eragin handia izan dute Motown-eko klasikoek. Baina The Police, Public Enemy, Steely Dan eta J Dilla bezalakoek ere asko eragin izan didate. Turn it up!


Musika estilo ezberdinetan interesatua dirudizu. Zer entzuten duzu gaur egun?
Hanne Hukkelberg norvegiarrak egiten duenarekiko obsesioa dut oraintxe bertan. Empire of the Sun eta Gary Numan ere entzuten ditut.


Azkeneko urteetan, soul musika zabaldu egin da. Prentsaren interesa lortu du eta artista nahikotxo daude zuzenean estilo hau jorratzen. Zer deritzozu guzti honi?
Soul musikaren kalitateak eragina du. Dena zikloka doa, baina musika iragangaitza da eta horrek betiko iraunarazten du.


Hondarribian aritu zinen duela hilabete batzuk. Zer gogoratzen duzu kontzertu hartaz?
Europako biraren azken kontzertua izan zen. Amaiera paregabea izan zen eta ezin dut berriz ere horra itzultzeko itxaron. Big bucks, no whammys!
bidali zure elkarrizketak Bidali zure elkarrizketak
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.