Northern Soul deritzonari buruz mintzo garenean eta bere bilakaera musikala zein sozialaren deskribapena egin nahi dugunean, oso zaila da abiapuntua aurkitzea. 60. hamarkadako Detroit hiria, agian? Edo 70. hamarkadako Ipar Ingalaterra?
Argi dago northern soul fenomenoa erabat britainiarra dela (batez ere irlaren iparraldean du jatorria) baina, posible al da fenomeno musikal eta kultural hau ulertzea 60ko hamarkadan AEBetan bizitako gertaerak kontuan izan gabe? Erantzuna garbia da: ez. Horregatik, kontakizun honi hasi zen une beretik ekingo diogu Estatu Batuetako bihotz-bihotzean, alegia