Berri Txarrak taldeak ez zuen hutsik egin. Sugea suge, azken diskoa zabaltzen duen abestiaren lehen akordeak entzun zirenean, bolumena eta metala nagusi izango zirela iradoki nahi ziguten Lekunberrikoek, eta horrela izan zen. Jarraian disko berriko lehen lauzpabost abestiak jo zituzten, txalo egiteko tarterik eman gabe. Eszenatokian, Gorka Urbizuk, David Gonzalezek eta Galder Izagirrek sokak eta partxeak gogor eta gogoz astintzen zituzten bitartean, oholtza gainean eta ikusleriari zuzendutako argi panelak pizten ziren bortizki. Horrela etorri ziren gero, Jaio.Musika.Hil (Gor, 2005) eta Payola (Roadrunner, 2009) diskoen abesti ezagunenak, eta baita ere Denak ez du balio (Gor, 2010) edo horien aurreko disko zaharren soinu metaleroak. Metal une gorenak egon ziren, baina baita ere une melodikoak, Berri Txarrak taldearen espezialitatea, kontrastea bilatzen. Horrela egon ginen ordu eta erdi, talde nafarraren azken urteotako ibilbideari errepasoa egiten.
Sarrerak aspaldi agortuta,