entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2007-04-12

BONBERENEA, 10 URTEZ KULTURAREN SUA PIZTEN

Bonberenea egun Bonberenea egun

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Suhiltzaileen egoitza zaharretik hartu zuten izena. Ez ziren hala ere, ezer itzaltzera etorri, piztera baizik, ordutik Tolosako eta inguruetako eskaintza kulturala indartu eta zabaldu baitute, Euskal Herriko gaztetxeen artean erreferenteetako bat bihurtzeraino, autogestioaren bitartez 10 urtez bizitzerik badagoela egiaztatuz.
Honatx Bonbereneako kideek helarazi diguten oharra (zertxobait laburtuta):

1 Hamar urtetik hona izan duen bilakaera.
Bonbereneak, izena eman zion suhiltzaileen etxetik orain kokatzen den etxera, bi kokaleku izan ditu. Lehen esperientziak Tolosako gazteek eremu propioa izateko gogoa agerian utzi zuen. Orduko Udaletxeak Bonberenearen ekimena ez zuen begi onez ikusi eta irtenarazte bortitz baten ondorioz suhiltzaileen etxea eta baita gazteon ametsak suntsitu nahi izan zizkiguten. Udal aldaketaren ondoren Unipapel enpresarena zen eta udalaren esku zegoen etxe unifamiliarra okupatu zen.

2 Funtzionamenduaren analisia.
Bonbereneak ez du ohiko biltzar egiturarik. Esparru ezberdinetakoak diren lan talde banatuek naturalki hartzen dituzte erabakiak beharraren arabera. Denei dagozkien gai nagusiak batzar berezietan eztabaidatzen dira.
Funtzionamendurako ezarritako lehen baldintza autogestioa da. Etxeko azpiegiturak osatzeko erabili den dirua antolatutako ekintzetatik eskuratua izan da, horrela hurrengoak hobetuz. Bonbereneak ez du diruarekin komertziatzen. Egiten den lanagatik etxeko inorrek ez du dirurik kobratzen. Etxean parte hartzen duenak bere denbora, gogoa, ilusioa... eskaintzen du etxeak aurrera egin dezan. Dirua ez da helburua, bitarteko bat baizik. Bonbereneak bi finantziazio era daramatza. Bata etxean sortzen diren beharrak betetzeko eta bestea Bonberenea ekintzak bezala ezagutzen diren proiektuak bultzatzeko: cd-ak, liburuxkak...
Bonbereneak sekula ez du diru laguntzarik eskatu ezta jaso ere. Honek, autogestioaz askatasunez ikasteko aukera ematen digu.
Euskal Herri mailan beste taldeekin izandako harremanak: Gasteizko gaztetxea, Arrasateko gaztetxea, Elorrioko gaztetxea, Tolosaldeko gaztetxeak, Euskal herriko bertsolari elkartea, Hondarribiko Psilocybe musika elkartea, Txantreako Akelarre kultur elkartea, Plateruena kafe antzokia, Gaztetxe martxa, Gure irratia (Baiona), 18/98 auziperatuak, Irungo aek, korrika, Hala bedi irratia, Herri irratia (Donostia), Bera-ko Ertz! Jaialdia
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.