Otsaileko egitaraua aurkeztu dute Mutrikuko gaztetxeko kideek. Argazkia: Mutrikuko gaztetxea
Otsailerako egitarau oparoa antolatu dute
Mutrikuko gaztetxea biziberritzen ari dira herriko hainbat gazte. Duela hiru hilabete inguru ekin zioten lanari: gaztetxea txukuntzen hasi ziren eta "herritarrontzat izango den espazioa geure beharretara
egokitzen". Musika ekipo
berria ere jarri dute. "Asmo handiak, ilusioa eta eskura ditugun baliabideak erabilita, hilez
hile geuk eta geuretzat antolatutako egitarau anitza eskaini nahi dugu:
kultura, musika, artea, politika, feminismoa, kirola, festa zein
bestelako adierazpenei leku eginez", adierazi dute.
Egitarau dotorea antolatu dute otsailerako:
- Otsailak 14: Gure kabuz ala hil bideo emanaldia eta solasaldia
- Otsailak 20: Joseba Irazoki eta lagunak + Shurikatta (Sarrera: 5 euro)
- Otsailak 28: Zine emanaldia