Bergarako gaztetxea aurrera!
Asteburu mugitua izan dute Bergarako gaztetxean. Gazte Asanbladak adierazi duenez, Ertzaintza gaztetxera sartu zen larunbatean "oso jarrera oldarkorrean" eta asanbladako kide bat atxilotua eraman zuten ordu batzuk beranduago aske utziz. Bergarako Gazte Asanbladak "oinarri gabeko eraso"-tzat hartu du poliziaren jokaera komunikatu batean. Igandean kartzela zaharraren aldeko agerraldia egin zuten.
Igandean, hainbat herritarrek Bergarako plazara hurbildu eta elkartasuna adierazi zieten gaztetxeko kideei eta gaztetxeari berari. Gazte Asanbladak komunikatua irakurri zuen. Honatx (bideoan ikusgai duzue baita ere):