Bihar ez da gaur diskoaren azala.
Arrasaten, Hondarribian eta Tolosan aurkeztuko dute Bihar ez da gaur diskoa
Bonberenean Txarangak biratxoa egingo du ostegunetik hasita larunbatera arte.
Bihar ez da gaur izenburuko diskoa aurkeztuko dute, zortzi pieza biltzen dituen lana, txaranga kontzeptua bera (eta soinua) aise gainditzen duena. Kantu guztiak Bonberenea txarangak konposaturikoak dira, bat izan ezik,
Unean uneko,
Dut-en moldalketa bat dena. Bestalde,
Sorkun Rubiok eta
Juantxo Arakamak (Glaukoma) kolaboratu dute diskoan eta estudioko lan nekeza
Karlos Osinagaren ardura izan da.
"Garapena" da erabili duten hitza gaur egungo taldearen soinua azaltzeko tenorean.
KONTZERTUAKEkainak 4, Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan. 5