Suuuaaa, potruetan berua, ni ez naiz aingerua...
Azaroan prentsa bidez jakin zen moduan, San Esteban auzoko proiektuak aurrerapauso garrantzitsua eman du Tolosako udaletxeak berau onartu eta gero. Auzo horretan Bonberenea kokatzen da, eta espazio autogestionatu honen eraisketa ere planteatzen da. Horregatik, Bonbereneak, autogestioan oinarritutako proiektu hau jarrai dadin, atxikimendu kanpaina bat abiatu du.
Bonbereneak 10 urte baino gehiagotan kudeatu duten pertsona ezberdinek ez dute inoiz subentziorik jaso, inondik ere. Eta filosofia hau oso baliagarria izan da Bonberenea kudeatzeko orduan. 10 urte luze hauetan diskoak publikatu dira, kontzertuak eta emanaldiak eskaini, edozein edadetako ekintzak burutu, ikastaroak, txaranga, irrati digital bat, grabaketa estudioa, eta ekintza ugari.
Euskal Herrian nekez aurkituko dugu Bonberenea bezalako espaziorik, autogestionatua eta hainbeste ekintzekin erlazionatua. Orain herri honetako udaletxeak espazio baten eraketaren proiektua martxan jarri nahi du non eraikin berri bat eraiki, bertan oraingo Bonberenearen ekintzak sartuko direla.