Fermin Muguruza. Argazkia: bonberenea.com-etik hartuta.
Tolosan Bonberenea gaztetxeak urtero antolatzen duen jaialdiaren berezitasunetako bat Fermin Muguruza eta Kontrakantxa egiten ari diren bira luzearen amaiera izango da. No More Tour izenpean, alde batetik bestera ibili dira azken hilabeteotan musikari irundarra eta enparauak. Bada, abuztuaren azken egunean akabera emango diote esperientzia aberasgarriz beteriko tour honi.
Datorren abuztuarern
31 egun berezia izango da Tolosako
gaztetxearentzat,
Bonberenea Sutan jaialdiaren laugarren edizioa
ospatuko delako.
Zuloak, Anai Arrebak eta
Bad Sound System taldeek osatuko dute kartela. Kontzertuen ondotik,
Ziribulio Sound ariko da etxe barruan.
- Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da eta ateak
19:00tan irekiko dira. Bonbereneako jendeak argi dauka: "Izan piromano eta zabaldu sua!"
Jaialdiaren filosofia
Bonberenea sutan jaialdia urte guzti hauetan kontzertuetan eta musika
ekintza ezberdinetan aritu den pertsona eta talde-sareak antolatu duen
ospakizun bat da.
Honetaz gain, Bonberenea sutan Bonberenearen proiektu kolektiboa
bermatuko duen ekinaldi berriaren hasiera izango da. Bonberenearen
egoitzaren birkokapenak bultzaturik, ekinaldi honek bonberenea zentzu
guztietan berokupatzea ekarriko du. Funtzionamenduan bide berriak
irekiko dira, esperientzia berriak bultzatu, Tolosako taldeekin
harremanak indartu