entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-03-06

BONBERENEAREN KOMUNIKATUA: GUSTOKO TOKIAN... ALDAPARIK EZ!

1998an edo 2011n, Bonberenea bizirik! 1998an edo 2011n, Bonberenea bizirik!

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lotura erlazionatuak
Bonbereneak, Tolosako Udalak San Estebango auzoko hirigintza proiektuarekin bere desadostasuna agertu nahi izan du jarraian irakurgai duzuen komunikatuaren bidez:

Gustoko tokian... Aldaparik EZ!


Bonbereneak, Tolosako Udalak San Estebango auzoko hirigintza proiektuarekin desadostasuna adierazi nahi du. Bonberenea errespetatzen ez duen hirigintza proiektu bat garatzearen aurka agertzen gera eta etxea oraingo tokian mantentzea defendatzen dugu hurrengo arrazoiengatik:

1.- Zonalderako Udalak aukeratutako hirigintza eredua (dentsitate handiko eraikinak, gune berdeen falta, landa-lurzorutik lurzoru-urbanizatura aldaketa gogorra?) ez dator bat Bonbereneak defendatzen duen etxebizitza eredu sozial batekin. Tolosak harrotasunez erakusten duen hiri berde eta iraunkor baten ereduak ez luke baliorik izango, beste gauza askoren artean trafikoaren handitze nabarmena eta hiri eta mendiaren arteko iragapen egoki bat sortzeko ezintasuna ekarriko lukeen dentsitate altuko zonalde bat eraikiko balitz.

2.- Udalak erakutsitako prestasun eskasa Bonbereneako etxearen egoera argitzeko garaian. Bonberenearekiko ardurak hartzeko orduan udalbatzak duen pasibotasuna argi geratu da taldeari erakutsitako jarreran, gaur egun ez baitaki orain arte egindako lan guztiak zein etorkizun izango duen. Kulturak horrenbesteko balioa duen herri honetan Bonbereneako etxearen errausketak lekarkeen galera kulturala kalkulaezina litzateke bai Tolosan, bai Euskal Herrian.

3.- Hirigintza proiektuan funtsezkoa behar lukeen herritarren partehartzea, bigarren maila batera zokoratua izan da udalaren eskutik. Udalak ez ditu kontuan izan Bonbereneako ekintzen garapenean era aktibo batean parte hartzen duten Tolosako herritar eta taldeko kideak, urte mordo bateko lana ezerezean utz dezakeen proiektu bat baloratzeko. Gaur egun, okupatutako eta autogestionatutako Bonberenea da Tolosako gazteriak era guztiz boluntario batean modu ezberdinetako jarduerak gauzatzeko duen gunerik garrantzitsuena. Horretaz gain, musika, diseinu grafikoa eta bideogintza bezelako alorretan trebatzeko aukera dago, Bonberenea formakuntza eskola bat bilakatuz.

4.- San Estebango eta Tolosako beste hainbat auzotako bizilagunek orokorrean, Bonberenearen planteamenduari babes trinkoa erakutsi diote taldeak antolatutako kalejiren eta firma-bilketa garrantzitsu baten bidez (edonor batu daiteke web helbide honetan: www.bonberenea.com). Bonberenearentzat pentsaezina da eraikin berri baten ideia, etxeak berak azken urteetan izandako garapena dela eta taldearekin sortutako lotura estuagatik eta San Esteban auzoan duen garrantziagatik. Ez du merezi horrenbeste izerdi, buruhauste eta gogo isuri diren gustoko toki bat uzteak.

Bonbereneako etxearen etorkizunaren inguruan Udalak erakutsi duen gardentasun faltak, galera kultural latza suposa dezakeen ziurgabetasun eta zalantzak eragin ditu taldearengan. Bonbereneako eraikinaren errausketa berehalakoa ez bada ere, gazteek argi eta garbi utzi nahi dute Jokin Bildarratz buru duen Tolosako Udalak ez badu denbora epe labur batean haiekiko ardurarik hartzen, ondorioak gaindiezinak izan daitezkeela.

Hau guztiagatik, Bonbereneak eraikinaren errausketaren aurrean duen jarrera publiko egin dezala galdatzen dio Udalari.

Bonberenea Sutan, 2011ko Martxoaren 2a
bidali zure berria Bidali zure berria
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.