Bost taldek osatuko dute beraz, aurtengo Bonberenea Sutan jaialdiaren kartela. Beti bezala, etxeko taldeek leku nagusia dute jaialdi honetan, kanpotik etorritako taldeak falta ez badira ere, Andaluzioako G.A.S. Drummers kasu. Gainontzekoak, aski ezagunak ditugu: Berri Txarrak kartelburuek euren indarra eta doitasuna erakutsiko dute; Matxurak muturrera eramanen du soinua, Gosek trikiari su emanen dio eta Glaukomak doinu jamaikarrak jarriko ditu. Ah, eta ez ditzagun andaluziarrak ahaztu. Jerez de la Froteratik datoz G.A.S. Drummers eta punk, rock eta indiearen arteko zerbait egiten dute.
Ateak: 19:00etan. Jaialdiaren hasiera: 20:30etan. Sarrerak: 15 euro. Sarreren salmenta internet bidez izango da abuztuaren 1etik aurrera helbide honetan: sarrerak@bonberenea.com