Urteurreneko ekitaldiak iragartzen dituen afixaren detailea.
20 urte igaro dira Euskal Jai gaztetxea okupatu zenetik. Abandoantua zegoen izen bereko (eta sekulako) pilotalekua gune aurtogestionatua bihurtu zutenetik.
Hainbat urtez, kontzertuak, hitzaldiak, tailerrak eta hamaika ekitaldi egin ziren gaztetxean, bai eta kirola ere (sekulako pilotalekua zen, zuriz margotua). Eta ezin ahaztu dezakegu oso harrera ona izan zuen jantokia ere. Baina denok dakizuen bezala, beraienak ez diren pentsatzeko, antolatzeko eta sentitzeko beste modu batzuk daudenik ukatzen duten horiek Euskal Jai gaztetxea hustea lortu zuten, horretarako eraikin historikoa eraitsi behar izan zuten arren. Euskal Jai gaztetxea erresistentziaren sinbolo bilakatu zen.
Bada, asteon urte haiek gogoratuko dituzte Iru