Autogestioaren bidean, Donostiako gaztetxearen esperientzia kontatu asmo dute
Donostiako Gros auzoko gune autogestionatuaren esperientzia kontatuko duen dokumentala ekoizten laguntzeko kanpaina jarri du martxan Kortxoenea gaztetxeak Karenaren bidez. Hilabate eskasa falta da kanpaina bukatzeko, hortaz, lagundu nahi duenak badaki zer egin...
"Ekoitzi, partekatu eta zabaldu nahi dugun dokumental honek, gaur egun inoiz baino agerikoago zaizkigun esperientzietariko bat kontatu asmo du. Gaur egun inoiz baino gehiago, gune autogestionatuak egitura urbanoaren parte ageriko bilakatu dira. Eta gure kontakizunak hauetariko bat du abiapuntu: Kortxoenea Gaztetxea", azaldu dute Kortxoeneako lagunek.
Gogo Ekoizpenak-eko lagunenekin ari dira lanean dokumentala atontzeko.