Payola, zazpigarren postura zuzenean.
Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko
Lekunberriko taldearen Payola (Roadrunner) estatu espainiarreko disko salduenen artean kokatu da berau argitaratu eta aste batera. Hain zuzen ere, zazpigarren postua erdietsi du (Promusicae zerrenda). Zalantzarik gabe, aurtengo sorpresarik handienetakoa.
Musikaz haratago doan albistea da hau, izan ere, euskara hutsean interpretaturiko diskoa baita
Payola. Are, lehen aldia da euskara hutsezko disko batek balentria hau lortzen duela, zuzenean zazpigarren postuan kokatzea alegia.
Berri Txarrak-en aurretik beste euskal herritar bat dago, Fito, lehen postuan, zeinak talde hauek segika dituen salmenta zerrendan: Muse, Whitney Houston, Mark Knopfler, Pereza, David de Maria eta Berri Txarrak. Nafarren atzean berriz, Nelly Furtado eta Pocoyoren diskoak daude.