entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2011-04-09

BERRI TXARRAK-EK ZAZPIGARREN DISKOA KALIFORNIAN GRABATUKO DU ETA ROSS ROBINSON-EK EKOIZTUKO DU

Berri Txarrak Korean. Arg: BTX. Berri Txarrak Korean. Arg: BTX.
Ross Robinson (At The Drive-In, Slipknot, The Cure, Sepultura, Korn, Machine Head, Klaxons, Glassjaw) izango da Berri Txarrak-en disko berriaren ekoizlea. Abuztuan hasiko dira grabatzen.

Nafarrak abuztuan hasiko dira euren zazpigarren estudioko lana izango dena grabatzen, Ross Robinsonek berak Venice Beach-en (Kalifornia, AEB) duen estudioan.
Honenbestez, taldeak iragarri du Payola biraren azkenak izango direla datozen asteetan eskainiko dituzten kontzertuak, eta 2012ra arte ez dela izango Berri Txarrak zuzenean ikusteko beste aukerarik.

Payola kaleratu zenetik (2009ko iraila) munduan barna ehun kontzertutik gora eman ditu hirukoak, osotara 17 herrialde iragan dituen bira erraldoia bitarteko (AEB, Japonia, Hego-Korea, Txina, Brasil, Argentina, Txile, Uruguay, Mexiko, Kanada, Alemania, Frantzia).
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.