entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
entzun.eus 2019-10-15

Berri Txarrak taldeak 7 kontzertu gehiago

Gaztetxe eta aretoetan arituko da Beude biratxoan

Ikusi arte tour, Berri Txarrak taldearen agurreko bira da. Beude berriz, areto eta gaztetxeei eskainitako kantua. Eta urrian beste zazpi kontzertu gehiago eskainiko ditu Lekunberriko taldeak horrelako aretoetan. Amurrio, Baiona, Elorrio, Getxo, Bermeo, Hernani eta Larragako areto, antzoki eta gaztetxeetan izango dira kontzertuak.

Azaroan Navarra arenan egingo dituzten bi kontzertuak izango dira Berri Txarrak taldearen azkena.

urriak 18 AMURRIO @ Burubio Kultur Elkartea  (21:00etan,)
urriak 19 BAIONA @ Baionako ZIZPA Gaztetxea (21:30ean)
urriak 20 ELORRIO @ Elorrixoko gaztetxea (20:00etan)
urriak 24 GETXO @ Muxikebarri(21:00etan)
urriak 25 BERMEO @ Bermeoko Kafe Antzokia (21:00etan)
urriak 26 HERNANI @ Oialume Biltokia (21:30ean)
urriak 27 LARRAGA @ La Laguna (20:00etan)

bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.