entzun.eus

Musika albisteak
eta agenda astero
zure postontzian!


| Sindikatu - RSS | Testu tamaina AAA

Berriak

bidali zure berria Bidali zure berria
2010-06-06

BERRI TXARRAK... ETA ORAIN ALEMANIARA

Lisboako Infected Fest jaialditik itzuli berri, ekainaren 5etik 10era Berri Txarrak Alemanian izango da berriz, Payola diskoa zuzenean aurkezten.
Bost kontzertuko sorta izanen da, ekainaren 5etik 10era hain zuzen ere, Lekunberriko taldeak emanen duena. Tartean, Ellerdorf hirian ospatzen den WILWARIN FESTIVAL jaialdian arituko dira estrainekoz, Orange Goblin edo Picturebooks bezalako taldeen ondoan.

Hauexek Alemaniako bira honetan bisitatuko dituzten hiriak:
- Ekainak 05: ELLERDORF @ Wilwarin Festival
- Ekainak 07: FREIBURG @ Wallfisch
- Ekainak 08: BERLIN @ Wild at Heart
- Ekainak 09: HAMBURG @ Hafenklang
- Ekainak 10: KLN @ Sonic Ballroom

www.berritxarrak.net
bidali zure berria Bidali zure berria
Erlazionaturiko edukiak
Bidali zure iruzkina


kaptxa

bai, ezagutzen dut datuen erabilpen politika eta onartu.

bai, entzunen buletina astero jaso nahi dut.